Blogia

Berbalamiñe Euskera Elkartea

Taldearen azalpena, Nekazal Azokako triptikoan ipintzeko.

BERBALAMIÑE EUSKERA ELKARTEA ZERTAN DEN.
Leioa herriak populazio hazkunde ikaragarria izan du azken urteotan. Askok eta askok euren bizileku egin dute herri hau inguruko herrietatik zein kanpotik etorrita, eta horietariko asko euskaldunak dira, dudarik gabe, euskaldun jendearen kopurua hazi egin baita populazioarekin batera. Baina kalean lehen beste euskera gutxi edo gutxiago entzuten da.
Hau guztiaz kezkatuta euskaltzake batzuk biltzen hasi ginen 2004ko udaberri amaieran eta arazo honi konponbidea nola eman ausnartzen hasi ginen: orduan erabaki genuen elkarte hau sortu behar genuela.
Berbalamiñe Euskera Elkarteak Euskara du abiapuntu eta helmuga bakarra. Horregatik, lehentasunezkotzat jotzen du euskararen erabilera indartzea eta euskaldunen komunitatea trinkotzea, euskal giroa berpiztuz, euskaraz kultura ekintzak antolatuz eta euskaltzale guztien indarrak batzera joaz.
Elkarteak ez du dirurik irabazteko ezelango helbururik eta gainera beste elkarte eta alderdi politiko guztietatik eta sigla orotatik kanpo dago. Ez du inongo eta inoren morrontzarik. Beraz, bere jokabidea ahalik eta estuen lotuko zaio izaera horri eta alderdien politikagintza propiotik kanpo geratuko da beti. Euskara hutsez bizi ahal izatea da Berbalamiñe Euskera Elkartearen xedea eta lortu nahi duen helburua, horretarako normalkuntza bidean ahaleginak egin eta herriko beste elkarteekin elkarlanean arituko da.
Gure helburuekin bat bazatoz, zatoz geugaz Euskeraren alde lanera edo antolatzen ditugun jardueretan parte hartu, beti atseginez hartuko zaitugu eta: Euskarak aurrera egingo badu euskaldun guztion ahaleginei esker izango da.

Mendira eta Durangoko Azokara txangoa Abenduaren 9an?

Mendira eta Durangoko Azokara txangoa Abenduaren 9an?

Datorren abenduaren 9rako, mendi irteera bat egin Durangaldea inguruan,
Bazkaldu eta gero Durangoko Azokara joan. Leioako Udal
Euskaltegiak gurekin elkar lanean antolatzeko prest omen daude. Autobusa Euskera zerbitzuak ordainduko luke eta pertsona
kopuru minimoa 20 perts. da, geuk 10 pertsona lortuko bangenu...
AEK-koei luza ahal genieke gonbitea ere bai. Zer deritzozue?

2005eko abenduaren 18an Nekazal Azoka. Gure Postua.

2005eko abenduaren 18an Nekazal Azoka. Gure Postua.

Datorren Leioako Nekazal Azokan portua jartzeko gonbitea luzatu zigun Asierrek aurrekoan.
Postua izango dugu, bai, eta bertan gure taldearen irudia jartzeko
"Plotter" (kartel handia) bat inprimatuko dugu gure taldearen
logoarekin.
Berbalamiñeri buruzko "triptiko" antzeko bat ere egingo dugu,
poltsikoan sartzeko modukoa eta barruan 2006 eta 2007 urteko egutegiak
eta gure taldearen azalpena daramatzana.
Berbalamintzo dela eta, egun honetan ezerbait egin nahi badugu,
fotokopiaz egingo dugu eta "triptikoa" urtarrilerako, priektua azaltzen
dgunerako itxi. Bidali egidazue lehen bait lehen zer ipini gure fotokopietan!
Zer gehiago egiteko pentsatu behar dugu. Asteazkeneko
Kopa serigrafiatuak... hobe hurrengo baterako utzi.

Beste ideiaren bat bururatzen zaizu? Zerbaitetan laguntzako prest zaude... ba ondoko "Comentar" atalean klikatu eta idatzi bururatzen zaizuna.

Datorren batzar orokorrerako memoria txostena egiten ari gara

Datorren ekainaren lehenengo barikuan Batzar Orokorra egin beharko genukeela pentsatu dugu. Horretarako gai inportante bat egindako jardueren memoria txostena arkeztu beharko genieke geure bazkideei. Horretarako hemen interesatuta zaudetenok izena eman eta esan zein ekintzari buruz egin nahi duzue datu bilketa:
-Mendi irteerak.
-Afaria.
-Lehenengo batzarra.
-Dantza ikastaroa.
-Pala txapelketa.
-...
Datuak biltzeko eredua Gorka prestatzen ari da eta euki bezain pronto hementxe bertan jarriko dugu.
Animo!

Urtarrilaren 16an mendian egon gara.

Urtarrilaren 16an mendian egon gara.

Urtarrilaren 16an bermalaminekook mendira abiatu ginen, Gorliz inguruko ERMUA mendira, hain zuzen. Irteera egun erdikoa izan zen (bazkaltzera, etxera)eta leioako udaletxetik, goizeko 9etan irtengo ginen, handik denak kotxez joateko Gorlizera.
Egun ederra izan zen, eguraldi eta eguzki ederra lagun. 16 kide inguru batu ginen irteera honen inguruan eta oso ondo pasatu genuen, berriro errepikatzeko gogoz! Hurrengoan animatu zaitez zeu ere.

Bertoko euskeraren erabilera gure taldean.

Xabi Bilbaok proposatutako hausnarketak sortu duen arrakasta kontutan hartuta, berarentzat propio dedikatutako artikulua egitea erabaki dut.
Gaia honako hauxe duzue: Komenigarri/Ondo/Beharrezkoa... ikusten duzue bizkaieraren berbak erabiltzea geure idazkietan, karteletan, ...?
Sartu zeuen eritziak "comentar" atalean klikatuta.

Abenduaren 10eko lehen euskal afaria.

Abenduaren 10eko lehen euskal afaria.

Berbalamiñe euskara taldeak antolaturiko lehen euskal afaria ospatu genuen 2004eko abenduaren 10an.

Zein litzateke geure lehenengo egitasmoa?

Zeintzuk izango lirateke geure lehenengo ekintzak 2005eko egitasmoa osatzeko? Bururatzen zaizkizunak "comentar" atalean (artikulu honen azpian) klikatuz ipini hemen. Bilerarako lagungarriak izango ditugu eta.