Blogia
Berbalamiñe Euskera Elkartea

Bertoko euskeraren erabilera gure taldean.

Xabi Bilbaok proposatutako hausnarketak sortu duen arrakasta kontutan hartuta, berarentzat propio dedikatutako artikulua egitea erabaki dut.
Gaia honako hauxe duzue: Komenigarri/Ondo/Beharrezkoa... ikusten duzue bizkaieraren berbak erabiltzea geure idazkietan, karteletan, ...?
Sartu zeuen eritziak "comentar" atalean klikatuta.

1 comentario

Xabi Bilbao -

Aupa, aurreko batzar baten aipatu nuen hau baina ez nuen azaldu: uste dut sortzen dugun material idatzietan bertoko euskalkiarekiko sentikortasun apur bat eduki beharko genukeela. Elkartearen izena aukeratzeko orduan ez dugu zalantzarik eduki herriaren historiatik eta izaeratik datorren zeozer aukera behar genuela: Berbalamiñe. Eta oso erabaki ona deritzot. Zergatik ez beste horrenbeste egin jendeari begira darabilgun hizkuntzarekin? Jakina, ez dut esan nahi bertoko euskalkiko bitxikeriak ikasten eta erabiltzen hasi behar dugunik: euskara batua da erabili behar dugun hizkuntza, horretan zalantzarik ez, baina beti gogoratuta batua ez dela gauza “monolitikoa”, lekua ematen diola tokian tokiko ezaugarri askori, hiztegi aldetik adibidez. Euskara egoera diglosikoan dago erdaren ondoan, baina euskararen barruan ere oraindik bizirik dauden herri-euskarak diglosia handian daude leku askotan euskara batuaren ondoan: ez dezagun bazterkuntza hori handiagotu, ez da asko kostatzen bertako hitz eta abarreko gutxi batzuk erabiltzea, guztiok irabaziko genuke (urrun joan barik, uste dut Erandioko Berbots taldeak horrelako joera erakusten duela jardueren iragarkietan). Abenduaren 14ko batzarrean atera gura nuen hau, baina ezin joango naiz: oraingoz hemen doa, beraz. Ondo ibili. X