Blogia
Berbalamiñe Euskera Elkartea

Zein litzateke geure lehenengo egitasmoa?

Zeintzuk izango lirateke geure lehenengo ekintzak 2005eko egitasmoa osatzeko? Bururatzen zaizkizunak "comentar" atalean (artikulu honen azpian) klikatuz ipini hemen. Bilerarako lagungarriak izango ditugu eta.

6 comentarios

jon F -

Beste ideia bat hauxe izan zitekeen. Gairen bat mahaigaineratu, puri-purian dagoenetako bat, eta epe zehatz batean, halako orduan eta halako egunean, gure egoitza berrian, jakina,eztabaidatzea, komentatzea, norberak lortu duen materiala, erreferentziak e.a. beste partaideen esku jarri ...
Bestetik, noiz edo noiz gai horretan aditua den nor edo nor ekarri...

Jon F -

Xabiren komentarioagaz bat nator,zoritxarrez,
baina, herri honetan, beste askotan legez, gehienok
euskaldun berri edota berri zahartuak gara. honek jakina,
ez dau esan gure, bizkaierea baztartu, txokoratu gura
dogunik, ezpabere,nor zelan moldatuten dan ondoen holantxe
egingo dauela. Ganera argi dago egunean eta maila idatzian
behintzat batera edo bestera eginda bere, alkar adituteko
arazorik ez dogula izango. Kontu honetan beste askotan
legez malgutasunez jokatzea onena dalakoan nago..

Arantzi -

Zer gauza egin genezakeen pentsatzen jarrita burura etorri zait IPESeko jendeak badituela Euskal Herriko historiari buruzko hitzaldiak (aroka hitzaldi ezberdinduetan),ondo legoke datorren urtean honi buruzko hitzaldi-segida antolatzea.

xabi bilbao -

Aupa, poztu naiz nire komentarioa ondo hartu duzuela ikusita, eta Jon, ez daukat ezer esateko bakoitzaren berbakeraz, nork bere ohiturak daukaz eta ahal dauana egiten dau, zuk dinozun legez (nik neuk be gehien bat batuaz egiten dot etxetik kanpora, edonogaz egonda be). Nire proposamena idatziz eta jenteari begira ataraten doguzen materialetarako da, eta ez dau eskatzen “iraultza” handirik, berba batzuri lehentasuna emotea gehien bat, malgutasunez, jakina. Eta ados modu baten edo bestean idatzita be ez dagoala alkar ulertzeko arazorik, baia guretzako erraza ta sinplea dan aukera bat (ad. “bariku” idaztea kartel baten “ostiral” beharrean) bertoko aitite batentzat sekulako detallea izan leike.

Juan Pedro -

Ados nago, Xabi. Gainera bertoko euskaldunak, herri honetako bertakoak bildu eta elkartu nahi baditugu, zergaitik ez bertako ezaugarri legez geurea den hizkeraren ezaugarriak markatzea? Hurrengo bileran bertan tratazeko orduan, atza ezin izan genuen eta.

xabi bilbao -

Aupa, aurreko batzar baten aipatu nuen hau baina ez nuen azaldu: uste dut sortzen dugun material idatzietan bertoko euskalkiarekiko sentikortasun apur bat eduki beharko genukeela. Elkartearen izena aukeratzeko orduan ez dugu zalantzarik eduki herriaren historiatik eta izaeratik datorren zeozer aukera behar genuela: Berbalamiñe. Eta oso erabaki ona deritzot. Zergatik ez beste horrenbeste egin jendeari begira darabilgun hizkuntzarekin? Jakina, ez dut esan nahi bertoko euskalkiko bitxikeriak ikasten eta erabiltzen hasi behar dugunik: euskara batua da erabili behar dugun hizkuntza, horretan zalantzarik ez, baina beti gogoratuta batua ez dela gauza “monolitikoa”, lekua ematen diola tokian tokiko ezaugarri askori, hiztegi aldetik adibidez. Euskara egoera diglosikoan dago erdaren ondoan, baina euskararen barruan ere oraindik bizirik dauden herri-euskarak diglosia handian daude leku askotan euskara batuaren ondoan: ez dezagun bazterkuntza hori handiagotu, ez da asko kostatzen bertako hitz eta abarreko gutxi batzuk erabiltzea, guztiok irabaziko genuke (urrun joan barik, uste dut Erandioko Berbots taldeak horrelako joera erakusten duela jardueren iragarkietan). Abenduaren 14ko batzarrean atera gura nuen hau, baina ezin joango naiz: oraingoz hemen doa, beraz. Ondo ibili. X